XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iñor emen ezin dagoke, Yainkoagatik apalik egon biotz-biotzez ezpa-du nai.

XVIII ATALA.

Asaba deunen ereduak.

1. Benetako zindotasun ta uzkurrtzaz argi zuten asaba deunen eredu biziak begira; ta guk dagiguna zein dan urri la urran ezer ez dakuskezu.

Ayenaren aldeau ¿gure bizia zer ote da? Gosez ta egarriz, otzik ta billutsik, lanez ta nekez, baruz ta lo urriz, otoitz ta gogalben deunez, yazarrkun eta irain ugariz, deunak eta Kisto'ren aizkideak Yainkoaganako morroiketan ziarduten.

2. Bidaliak, ziñopak, aitorrtzalleak, neskutsak eta Kisto'ren aztarrnetatik ibilli nai zuten enparau guziak ¡zenbat eta zenbat lorr yasan zituzten! Beren buruak biztaldi aunetan gorroto zituztelako, betiko bizitzan eukitzeko.

¡Asaba deunak lekaroan egin zuten bizkera estu ta gorria! ¡Ayenak ziran ziltza luze ta aztunak! Etsaya amaiketan yazarri zitzayen! Yainkoari eskeñi zizkioten otoyak zein sarritsu ta beroak ziran!.